Olaso Dorrea Fundazioa_

Sakatu hemen Babesletza eta dohaintza aukera guztiak, eta bere onura fiskalak, ezagutzeko

Ezagutu babesletza eta dohaintzari buruzko informazio liburuxka:

DOKUMENTU BILDUMA DIGITALIZATU BERRIA

Georges Lacomberen artxiboa zure esku

Bilduma osoa bitan banatzen da, biblioteka eta artxiboa. Aplikazio honen bitartez artxiboan bildutako dokumentu guztien kopia digitalerako sarbidea duzu, Olaso Dorrea Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean egin duten bide luzearen urrats berri bati esker, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Ikusi
LACOMBE BANNERRA itzalarekin B
Georges Lacombe (1879-1947) euskaltzain osoa izan zen eta bizitza osoan grina berezia izan zuen Euskal Herriko historia, kultura eta hizkuntzari buruzko liburuak eta dokumentuak biltzen, bilduma zinez garrantzitsua sortu arte. Hura hil zenean Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak erosi zuten eta gaur egungo jabea Olaso Dorrea Fundazioa da.

Ongi etorri

Gure historia

Olaso Dorrea 1494 urtean Bartolome Ruiz Olaso Gamboak eta Bergarako Juaniza Rezabalek elkarrekin ezkondu ondoren, fundatu eta eraiki zuten. XIV mendearen lehen herenerako Rui Perez Gamboa Olaso Orubeko jauna zen.

Gehiago

Bisita

Gidatuak

Laboratorium museoa ikusteko aukerarekin batera Olaso Dorretxean bisita gidatua ere egiteko aukera egongo da hemendik aurrera. Bisitak udalaren kanal turistiko eta kulturalen parte izango da eta kanal hauen bidez emango da izena, hain zuzen hemen sakatuz.

Ezagutu bisita aukerak

Monzon-Ganuza Saria

Kolaborazioak

Euskaltzaindia

Olaso Dorrea Fundazioaren George Lacombe Artxiboaren kontserbazio zein gizarteratzeko hitzarmena.

Jakiunde

Jakiunderen egoitza nagusi eta iraunkorra Olaso Dorrean finkatzen duen hitzarmena.

Gizabidea Fundazioa

Debagoiena 2030 proiektuaren sustapenerako hitzarmena.

Bergarako Udala

Olaso Dorrea eraikina eta bertako ondarea herritarrei ireki eta ezagutarazteko hitzarmena.

GFA

Olaso Dorrea Fundazioaren ekimena den TM eLab laguntzeko Foru Dekretua.

Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikerketa jarduerak sustatu eta laguntzeko lankidetza akademikorako hitzarmena, Naziometroa sortuaz.

Arantzazu Lab

Olaso Dorrea fundazioko TMeLab laborategia Arantzazulab-eko aholku batzordeko kide da, ALC, Eusko Ikaskuntza, MU, EHU eta Deustuko Unibertsitatearekin batera.

Kutxa Fundazioa

Kutxa Fundazioarekin hitzarmena.
Olaso Dorrrearen estaldura eta Rezabal Dorrearen eraikina zaharberritzeko bai eta Kutxa Fundazioaren arte lan bilduma bat bertan erakusgai jartzeko.

Harrera Elkartea

Olaso Dorrea Fundazioak lanpostu bat sortuz gero, Harrera elkarteari behar honen berri emateko hitzarmena.

Fundazioa

Helburua

Euskara eta, oro har, euskal kultura, ikertzea, zabaltzea eta hauek sustatzeko beste edozein jarduera burutzea. Sustapen-xede nagusi horri kalterik egin gabe, kultura-establezimenduei eutsi ahal izango die, xede horren osagarri gisa.

Gehiago

Fundatzaileak

Etxea Euskal Herriari eta Bergarari nahi diot utzi. Biblioteka eta artxiboa ere baditut. Hoiekin guztiekin eta jendeak emango duenarekin “fundaziño” bat nahi dut egin, eta hori bergararrentzat eta Euskal Herriarentzat izatea nahi dut”.
Telesforo Monzon

Gehiago

Hitzarmenak eta laguntzak

2011 urtean Olaso Dorrea Fundazioa eta Jakiunde Euskal Herriko Zientzi eta Arteen Akademiaren artean hitzarmena sinatu zen. Hitzarmenaren ondorioz Jakiundek bere egoitza nagusi eta iraunkorra Bergarako Olaso Dorrean du eta urteko batzarra bertan burutzen du.

Gehiago

Baliabideak

Bilera Gela

10 lagunentzako ongi hornitutako bilkura gela.

Gehiago

Batzar aretoa

Olaso Dorrearen Ganbara 60 pertsonarentzako aforoa duen batzar areto bat da egun, ikus-entzunezko eta bat-bateko itzulpen teknologiaz hornitua.
Gehiago

Artxibategia

Olaso Dorrea Fundazioa ondare dokumental eta bibliografiko zabalaren jabea da.

Gehiago

Estatutuak

Gure fundazioaren estatutuak irakurgai hemen


Notice: Undefined variable: single in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290

Notice: Undefined variable: page in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290